XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ni naiz egin bearr dezun bidea, ziñetsi bearr dezun egia, itxaron bearr, dezun bizitza.

Ni naiz biderik zuzena, egirik gorena, bizitza yatorra, bizitza zoriontsua, irazan ez dan bizitza.

Nere bidean ba zaudeke, egia dazaukezu, ta egiak yareingo zaitu, ta betiko bizitza iritxiko dezu.

2. Bizitzan sarrtu nai ba-dezu, agintzak bete itzazu.

Egia ezautu nai badezu, zinetsi egidazu.

Bikaña izan nai ba-dezu, dauzkazun guziak saldu itzazu.

Nere ikaslea izan nai ba-dezu, buruari uko egiozu.

Zori oneko bizitza nai ba-dezu, oraingo bizitza arbuya ezazu.

Donokian gora izan nai badezu, ludian apal zaite.

Nerekin buruzaitza erkidetu nai ba-dezu, nerekin ere gurutza eramazu.

Gurutz-yopuak bakarrik zori onerako ta argi utserako bidea didorotelako.

3. Yosu Yauna, zure bidea mearra ta giza-begitan nardagarria dala-ta indazu gizakeriak nardatzen Zuri yarraitzeko eskarra.

Ez dalako otseña bere nausia baño aundiago, ezta ere irakaslea baño gurenago.

Beraz zure bizitzaren ereduz yardun beza zure otseñak; artan daudelako ene osasuna ta zindotasun yatorra.